Proiektuak

Ondoren agertzen zaizkizuenak dira gaur egun San Fidel Ikastola bultzatzen ari den proiektuak.

Euretariko batzuk orain dela hainbat urte ezarritakoak dira eta urterik urtera hobekuntzak ezarri dizkiegu; beste batzuk berriagoak dira, azken aldi honetako erronka teknologiko eta metodologikoei aurre egiteko asmoz ezarritakoak baitira.

Aucouturier Psikomotrizitate praktika

Haur Hezkuntzan ezarritako proiektu honen helburua, mugimenduaren bidez umearen garapen psikologikoan laguntzea da.

Ulermenerako proiektuak

2015-2016 ikasturtean San Fidel Ikastolak erabaki zuen erreferentziatzat hartzea Ulermenerako Irakaskuntza deritzon proiektua, bertan txerta daitezkeelako ikasleek ulertzeko baliagarriak diren metodologia guztiak (ageriko pentsamendua, lan kooperatiboa, adimen anitzak…) eta ere berean HEZIBERRI 2020 hezkuntza eremuak proposatzen duenarekin bat datorrelako.

Hurrengo urteetan esparru honen barruan txertatuko ditu ikastolak bere berrikuntza eta formazio programak.

Eleaniztasun Proiektua

XXI. mendeko euskal gizartea eleanitza da, Hori horrela izanik, gure helburua da hainbat egoeratan eta kulturatan moldatzeko gai diren pertsonak hezitzea, beste pertsona batzuk ezagutzeko, ideiak elkartrukatzeko eta interkulturalitatearen errealitateaz jabetzeko.

Gure eleaniztasun sistemak oinarri moduan Euskara du eta beste hizkuntzen aurrean bere lehentasuna bermatzen dugu. Baina ikastolaren erronka nagusienetarikoa da Lehen Hezkuntzako 1 mailatik aurrera Ingelesa irakastea beste arlo batzuetako hizkuntza bide delarik.

Azken helburua da ikasleak, bere derrigorrezko ikaskuntza-prozesua bukatzen duenean, gai izatea euskaraz, gazteleraz eta ingelesez zuzen eta modu eraginkorrean komunikatzeko, bai ahoz, bai idatziz.

Europear elktrukerako Proiektuak

2005-2006 ikasturtean hasi ginenetik hona, ikastolak Europako hainbat herrialdetako eskolekin burutu ditu ikasleen arteko elkartrukeak.

Egitasmo hauen helburu nagusietarikoak dira interkulturalitatea bultzatea, hizkuntza gutxituen ezagutza eta eurekiko errespetua areagotzea eta  gure kultura eta tradizioak  mugatatik haratago ezagutaraztea. Horretarako  ingelesa erabiltzen da hizkuntza bide moduan.

Erasmus +

Europear Elkartearen programa bat da hezkuntza, formazio eta gazteriaren esparruak biltzen dituena.

Programa hauen bidez ikastetxeen arteko kooperazio sareak sortu eta bultzatu nahi dira Europa mailan berrikuntza, berdinen arteko ikaskuntza, ekimen bateratsuen garapena eta esperientzia berrien trukaketa areagotzeko.

Ikaskuntza zerbitzua Proiektua

Ikaskuntza zerbitzua ikasteko metodologia aktibo bat da, currículum edukiak uztartzen dituena solidaritate eta balio hezkuntzarekin.

Metodologia honen bidez oinarrizko gaitasunen garapena bultzatzen da, eta modu berezian batez ere  giza eta herritartasun gaitasunen garapena; gizartearen aldeko balio eta jarrerak sustatzen ditu; horretarako esfortzua, ardura, eta kompromesua bezalako balioak suspertzen dira.

Guzti honekin ikasleari eguneroko bizitzarako trebetasunak eta gizartean partehartzaile konstruktiboa  izateko tresnak eskaini nahi zaizkio.

Hainbat ekintza bideratuko dira Ikastolako ikasleak eurak giza-helburu izango direlarik.

Tableten ezarpenerako proiektua

Teknologia berrien erronkari aurre egiteko asmoz eta kontutan izanik tresna hauek eskaintzen dituzten aukerak gure ikas-irakaskuntza prozesuan, Ikastolak IPADak ezartzea erabaki du Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.

Proiektu honen barruan merkatuko dispositibo aukera ezberdinen  azterketa egiten ari gara bere ezarpena baloratzeko beste etapa batzuetan, beti ere ikasketa prozesuaren gehigarri eta lagungarri izan daitezen.

Elkarbizitzaren sustapena jolastorduetan

Joko aldia oso garrantzitsua da elkarbizitza lantzeko ikasleen artean. Hori horrela izanik, ikasle-talde bat eratzen da eta aldiro-aldiro orientatzailearekin batzen da jolastorduetarako jolasak antolatzeko. Jolas horiek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH 4. mailara arteko ikasleei zuzenduta daude.

Lehenengo hiruhilabetean jolas-ekintzak antolatzen dira 2. eta 3. hiruhilabeteetan martxan jartzeko. Azken bi hiruhilabeteetan euren jarraipena egiten da eta sor daitezkeen gorabeherei erantzuna ematen zaie.

Parte hartzen duten jokalari, laguntzaile eta epaileen asetasun maila oso handia da.

Ingeles Proiektua haur hezkuntzan (0-6 urte)

Ahozkoa da gehien bat jorratzen dena, ipuin, antzerki eta abestiez baliatuz.