Nortasuna
San Fidel Ikastola, Bilboko Elizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoen ikastola da.
Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa osotasunean euskaraz ematen ditu (D eredua).
Familia askok adierazten duten kristau hezkuntzaren nahia betetzen du, dena den guztientzat zabalik dago.
Gure ikasleen heziketa osoa bilatzen dugu:
Gure kulturaren oinarrizko baloreak: euskara, gure historia, ohiturak eta gizarteari buruzko ezagutzak bultzatu eta berreskuratzera zuzendutako ekintzak garatu
Giza-kristautasunezko ikuspegitik bideratutako ekintzak bultzatu
Ingurunearekiko begirunea garatzeko ekintzak eragin
Berrikuntza Pedagogikoak ezarri
Heziketa ekintzetan, guraso eta ikastolaren arteko koordinazioa bultzatu eta erraztu
Hezkuntza eleaniztasuna bultzatu